Sektoreak

Telleriak mekanizazioarekin lotutako proiektuak kudeatzen ditu. Enpresak hainbat sektore jorratzen ditu, hala nola automobilgintza, ekipamendu-ondasunak, energia, makineria, petrokimika, ontzigintza, balbulak, trenak, aeronautika…

Tellerian sektore horietarako proiektuak kudeatzen ditugu, gure bezeroen kalitate-estandarren arabera: lehengaien erosketa, fabrikazioa eta mekanizazioa, soldadura, saiakuntza ez-suntsitzaileak… Salgaiak helmugan eman arteko prozesu osoa guk burutzen dugu.

Sektore hidroelektrikorako zerbitzu eta proiektuak

Tellerian sektore hidroelektrikoak behar dituen mekanizazio-proiektuak kudeatzen ditugu.

Sector hidroeléctrico
Sector Naval

Mekanizazio proiektuak kudeatzea ontzigintza-sektorerako, bezeroak emandako diseinuan oinarrituta.

Telleria itsasontzien propultsio-sistemarako osagaien mekanizazioan espezializatu da, hala nola, errotoreak, helizeak, etab. egiten ditu.

Aeronautikaren sektorerako zerbitzu eta proiektuak

Telleriak aeronautikaren sektorerako tresneria fabrikatzen kolaboratzen du.

Sector Aeronaútica
sector-automocion

Automobilgintzaren sektorerako zerbitzu eta proiektuak

Serieko piezak fabrikatzen ditugu automobilgintzaren sektoreko tokiko lankideentzat.

Beste sektoreetarako zerbitzu eta proiektuak

Tellerian beste sektore batzuentzat ere aritzen gara: ekipamendu-ondasunak, trenak, industria nuklearra, ontzigintza…

sector-ferroviario_telleria