Gaur egun, energia hidraulikoa da energia-iturri nagusietako bat. Azken hamarkadetan, Telleria proiektu hidroelektrikoetarako turbinen osagaiak bezeroen diseinuen arabera mekanizatzen espezializatu da.
Pelton gurpilak »
CNC bidez mekanizatzen dira erabat, 3m-ko diametroarekin gehienez, material forjatutik abiatuta.
Francis gurpilak »
Francis gurpilak eta ponpa-motakoak, mekanizatuak eta soldatuak, gehienez 3m-ko diametrodunak. Francis koroak, bandak eta besoak hornitzen ditugu soltean, muntatzeko prest.
Kaplan palak »
CNC bidez mekanizatutako Kaplan palak, dagokien kubo, deflektore eta barne-mekanismoarekin.
Beso zuzentzaileak »
Beso zuzentzaile zuzenak eta konikoak, erabat bukatuak, eta dagokien palankaz hornituta eta lotuta.
Elementu osagarriak »
Kuboak, bandak, koroak, palankak, beso finkoak, eraztunak, labirintoak, injektoreak, orratzak, karenajeak…