Pribatutasun Politika – Lege Oharra

Lege-ohar honek (aurrerantzean, «Lege Oharra») arautzen du Talleres Mecánicos Telleria, SAren (aurrerantzean, Telleriawww.tmtelleria.com internet-atariaren (aurrerantzean, «Webgunea»)  erabilera. Enpresak egoitza soziala du Argixao industrialdea 50, 20700, Zumarraga, Gipuzkoa helbidean, eta A20140935 IFZ zenbakia dauka.

Legedia
Orokorrean, Espainiako legediak eta jurisdikzioak arautzen dituzte Telleria-ren eta haren webgunean dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak.
Alderdiek berariaz uko egiten diete dagozkien beste eskumenei, eta kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo egikaritzean egon daitekeen edozein gatazkari dagokionez, ZUMARRAGAKO Epaitegiei eta Auzitegiei men egiten diete.

Edukia eta erabilera
Erabiltzaileak badaki eta onartzen du webgune hau erabiltzeak ez duela inolaz ere esan nahi Telleria-rekin harreman komertziala abiarazi duenik.
Webgunearen titularrak ez ditu bere egiten kolaboratzaileek bertan adierazitako iritziak. Enpresak egoki deritzen aldaketak egin ditzake webgunean, aurretiaz ohartarazi gabe, eta bertan eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak alda, ezaba edo erants ditzake, baita horiek aurkezteko modua edo zerbitzarietan duten kokapena ere.

Jabetza intelektuala eta industriala
Telleria da webgunearen edukien, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra. Horrenbestez, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean erakustea, eraldatzea edo webguneko edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera, nahiz eta iturria aipatu, Telleria-k idatzizko baimena eman ezean. Enpresaren webguneetan dauden izen komertzial, marka edo zeinu bereizgarri guztiak haien jabeenak dira eta legez babestuta daude.

Estekak (Link-ak)
Telleria-ren webguneetako estekak (link-ak) informazioa emateko baino ez dira, eta bertan agertzeak ez du inolaz ere esan nahi enpresak horiek iradoki edo gomendatu edo horietan sartzera gonbidatzen duenik.

Konfidentzialtasuna eta datuak babestea
2016ko apirilaren 27ko DBAOk ezarritakoa betez, Telleria-k erabiltzaileei jakinarazten die Telleria-k datu pertsonalak modu automatizatuan tratatzeko prozedura sortu duela beretzat, haren erantzukizunpean. Helburua da erabiltzaileekin harremanetan egotea eta harreman horiek kudeatzea, eta informazioa ematea. Baldintza orokor hauek onartzean, Telleria-k erabiltzaileari zenbait datu emateko eskatuko dio, haren zerbitzuak emateko ezinbestekoak direnak.

Fitxategiak eta inprimakiak erregistratzea
Webguneko zerbitzu jakinetara sartzeko eta horiek erabiltzeko, erregistro-inprimakia bete behar da nahitaez. Ez badira eskatutako datuak ematen edo ez bada datuak babesteko politika hau onartzen, ezingo da izena eman, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen dituzten sustapenetan parte hartu.
2016ko apirilaren 27ko DBAOk ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu erabiltzailetzat erregistratzean lortutako datuak Talleres Mecánicos Telleria, SAren titulartasuneko fitxategi  batean gordeko direla, A20140935 IFZ zenbakiduna eta egoitza soziala Argixao industrialdea 50, 20700, Zumarraga, Gipuzkoa helbidean duena, eta ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuak xedatutako segurtasun-neurri guztiak dituela ezarrita.

Emandako datuak zehatzak eta egiazkoak izatea
Erabiltzailea da emandako datuak zehatzak eta egiazkoak izatearen erantzule bakarra, eta Telleria-k ez du horren gainean inolako erantzukizunik hartzen. Erabiltzaileek bermatzen dute emandako datu pertsonalak zehatzak, indarrekoak eta egiazkoak direla, eta haiek dira horien erantzule. Halaber, eguneratuta mantenduko dituztela hitzematen dute. Erabiltzaileak erregistratzeko edo izena emateko inprimakian informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du. Telleria-k  ez du erantzukizunik hartzen landu ez duen informazioa eta beste iturrietatik hartutakoa egiazkoa ez bada. Beraz, ez ditu bere gain hartzen informazio horiek erabiltzeak sor ditzakeen kalteak.  Telleria-k eskubidea du haren webguneetan jasotako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, eta hori atzitzeko aukera mugatu edo debekatu ere egin dezake. Telleria-k ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileak kalte edo galerarik  badu Telleria-k emandako informazioaren akatsen edo bertan ez aipatutakoen ondorioz, Telleria enpresaz bestelako iturrietatik badator, betiere.

Helburuak
Telleria-ren helburuak dira erabiltzaileekin harremanetan egotea eta harreman horiek kudeatzea, eta informazioa ematea.

Cookieak
Baliteke webgune honetara sartzeko cookieak erabili behar izatea. Cookieak erabiltzaileen nabigatzailean gordetzen diren informazio-kopuru txikiak dira, zerbitzariak zenbait datu gogoratu eta horiek erabiltzeko gero. Informazio horri esker, zu erabiltzaile zehatzat identifika zaitzakegu eta zure lehentasunak eta informazio teknikoa (bisitak eta ikusitako webguneak, adibidez) gorde.

Adingabeak
Gure zerbitzuren bat adingabeei zehazki zuzenduko balitzaie, Telleria-k haien gurasoei edo tutoreei baimena eskatuko die adingabeen datu pertsonalak jasotzeko, edo, hala badagokio, haien datuak modu automatizatuan tratatzeko.

Datuak hirugarrenei lagatzea
Telleria-k ez die hirugarrenei daturik lagako.

Atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatzea
Jakinarazpenak bidali edo sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, eramateko eta aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, www.tmtelleria.com internet-helbidera jo behar da, edota ohiko posta bidali helbide honetara: Telleria, Erref. DBAO, Argixao industrialdea 50, 20700, Zumarraga, Gipuzkoa. Eskubideak gauzatzeko, zure nortasuna egiaztatu behar diozu Talleres Mecánicos Telleria, SAri, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia bidaliz edo zuzenbidean baliozkoa den beste bitarteko batez. Dena dela, erregistro-datuak webgunean bertan alda edo zuzen daitezke, behin erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin identifikatuta.

Segurtasun-neurriak
Telleria-k legez eskatutako segurtasun-mailak ezarri ditu datu pertsonalak babesteko, eta emandako datuak galtzea, bidegabe erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe atzitzea eta lapurtzea ekiditeko eskura dituen bestelako baliabideak eta neurri tekniko osagarriak ezartzen saiatzen da. Telleria-k ez du erantzukizunik hartzen hari egotz ez dakizkiokeen arrazoiengatik gertatutako interferentziek, ez-betetzeek, birus informatikoek, telefono-matxurek edo sistema elektronikoaren funtzionamendua deskonektatzeak eragindako kalte eta galeren gainean.  Ez du erantzukizunik izango telefono-lineen hutsegiteen edo Datuak Prozesatzeko Zentroaren gainkargaren ondorioz sistema elektroniko hau erabiltzean atzerapenik edo blokeorik balego, eta ez ditu bere gain hartzen, Telleria-ren kontroletik at, hirugarrenak legez kanpo sartu eta eragindako kalteak. Dena den, erabiltzaileak kontuan hartu behar du interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.

Onartzea eta baimena ematea
Erabiltzaileari jakinarazi behar zaizkio datu pertsonalak babesteari buruzko baldintzak, eta onartu eta baimena eman behar du Telleria-k horien tratamendu automatizatua egin dezan, Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazitako moduan eta helburuekin. Baliteke atariko zenbait zerbitzuk datu pertsonalak babesteari buruzko berariazko baldintzak eta xedapen zehatzak izatea.