Fabrikazioa eta mekanizazioa

Telleria-ren mekanizazio-gaitasuna

Fresaketa-Mandrinaketa:

  • Dimentsio maximoak: X9000, Y3500, Z1500 mm

Torneaketa:

  • Tornu bertikalak: 3200×1600 mm dimentsioraino
  • Tornu horizontalak: 1420×5000 mm dimentsioraino

Serie-mota guztiak fabrikatzeko malgutasuna

Telleriako beste gaitasun batzuk

Mekanizazioaz gain, zerbitzu osagarriak ematen dizkiegu gure bezeroei. TIG/MIG soldadura egiteko ekipoak, biragailua, soldatzaile trebatuak eta soldatzeko prozedura homologatuak ditugu, gure bezeroen beharrei erantzuteko.

Bestalde, Saiakuntza Ez-Suntsitzaileak (SES) enpresan bertan egiteko beharrezkoa den ekipamendua dugu, baita horretarako langile kualifikatuak ere:

Ultrasoinuen bidezko saiakuntza (UT)

Otras-capacidades_UT_Telleria

Likido sarkorren bidezko saiakuntza (PT)

PT Ensayo de Líquidos Penetrantes

Partikula magnetikoen bidezko saiakuntza (MT)

MT Ensayo de Partículas Magnéticas

Azpikontratazioak

Halaber, enpresa aniztasun handiko industria-gunean kokatuta dagoenez, mekanizazioa osatzeko beste zerbitzu batzuk eskain ditzakegu, kontrol eta berme guztiekin. Hain zuzen, honako hauek kudea ditzakegu:

  • Gainazal-tratamenduak eta tratamendu termikoak
  • Orekaketa estatikoak eta dinamikoak
  • Jario bidezko tratamendua eta margotzea