Mekanizazio-proiektuak osorik kudeatzen ditugu
Tellerian mekanizazioarekin lotutako proiektuak kudeatzen ditugu, gure bezeroen kalitate-estandarren arabera: lehengaia erostea, fabrikazioa eta mekanizazioa, soldadura, Saiakuntza Ez-Suntsitzaileak (SES)… Salgaiak helmugan eman arteko prozesu osoa burutzen dugu.
PROIEKTUEN AZTERKETA
Gure bezeroek emandako diseinua aztertzen dugu, eta gure esperientzia eta ezagutzak oinarri hartuta, irtenbide alternatiboak edo optimizatuak eskaintzen ditugu.
PROZESUEN INGENIARITZA
Bezeroak emandako CAD diseinutik abiatuta, proiektu bakoitzerako estrategia eta prozesurik egokienak diseinatzen ditugu. Gure ereduaren bereizgarriak dira ekoizpen-malgutasuna eta etengabeko ikuskapena.
FABRIKAZIOA ETA MEKANIZAZIOA
Mekanizazio-zerbitzuez gain, soldadura, Saiakuntza Ez-Suntsitzaileak (SES) eta inguruko enpresei azpikontratatutako bestelako jarduerak ere burutzen ditugu.
KALITATEA
Gure produktuen kalitatea egiaztatu eta dokumentatzen dugu, kontrol dimentsionalen eta geometrikoen eta Saiakuntza Ez-Suntsitzaileen (SES) bidez. Horretarako, arlo horietan jarduteko ekipamendua eta langile prestatuak ditugu.
PIEZEN ENTREGA
Lan egitean, kalitate-estandar handienak bermatzea eta entrega-epeak zorrozki betetzea ditugu helburu.
MOTA GUZTIETAKO SERIEAK FABRIKATZEN DITUGU
* Pieza bakanen edo serie laburren mekanizazioa, bezeroen planoaren eta zehaztapenen arabera.
* Serieen mekanizazioa: barroiak, palierrak, ardatzak, kuboak, zorroak, etab., batik bat automobilgintzaren sektorerako.