Mekanizazio-proiektuak osorik kudeatzen ditugu
Tellerian mekanizazioarekin lotutako proiektuak kudeatzen ditugu, gure bezeroen kalitate-estandarren arabera: lehengaien erosketa, fabrikazioa eta mekanizazioa, soldadura, Saiakuntza Ez-Suntsitzaileak (SES)… Salgaiak helmugan eman arteko prozesu osoa guk burutzen dugu.
PROIEKTUEN AZTERKETA
Gure bezeroek emandako diseinua aztertzen dugu, eta gure esperientzia eta ezagutzak oinarri hartuta, irtenbide alternatiboak edo optimizatuak eskaintzen ditugu.
PROZESUEN INGENIARITZA
Bezeroak emandako CAD diseinutik abiatuta, proiektu bakoitzerako estrategia eta prozesurik egokienak diseinatzen ditugu. Gure ereduak ekoizpen-malgutasuna eta etengabeko ikuskapena ditu bereizgarri.
FABRIKAZIOA ETA MEKANIZAZIOA
Mekanizazio-zerbitzuez gain, soldadura, Saiakuntza Ez-Suntsitzaileak (SES) eta inguruko enpresei azpikontratatuako bestelako jarduerak ere burutzen ditugu.
KALITATEA
Gure produktuen kalitatea egiaztatu eta dokumentatzen dugu, kontrol dimentsionalen eta geometrikoen eta Saiakuntza Ez-Suntsitzaileen (SES) bidez. Horretarako, arlo horietan jarduteko ekipamendua eta langile trebatuak ditugu.
PIEZEN ENTREGA
Lan egitean, kalitate-estandar handienak bermatzea eta entrega-epeak zorrozki betetzea ditugu helburu.
LAN FILOSOFIA
Gure helburua kalitatezko produktua eskaintzea da, bezeroa ardatz izanik zerbitzu bikain bat eskainiz. Bezeroen gogo eta beharrak ase nahi ditugu, aldi berean indarreko lege-baldintzak eta araudiak betez.
SEKTOREAK
Mekanizazioaren arloko proiektuak kudeatzen ditugu, hainbat sektoretan: